XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.- Lan-orri honetan txertatu nahi dela hautatzen bada edo asistentearen botoia sakatzen bada, saguaren erakuslearen itxura aldatu egiten da:

Erakusleak itxura hori duenean, grafikoa kokatu nahi den posizioa eta tamaina definitzeko momentua da. Saguaren ezkerreko botoia sakatuz, laukizuzen bat egin behar da lan-orrian (grafikoa kokatu nahi den lekuan).

4.- Laukizuzena egin orduko grafikoak egiten laguntzen duen programa martxan jartzen da. Programa honek 5 pauso ditu eta grafikoaren definizio-prozesu guztia bideratzen du.

Laguntzailea martxan jartzean lehengo pauso gisa hautaturiko gelaska-multzoa egokia den edo ez erabakitzeko eskatzen du:

Eginiko hautaketa ondo badago, Siguiente botoia sakatu behar da.

Leiho honetan ez lehenengoa delako, baina beste guztietan Atrás botoia egongo da atzera jo ahal izateko.

Beraz definizio-prozesua laguntzailean aurrera eta atzera joanez egin daiteke, edozein momentutan aurreko erabakiak aldatuz.

5.- Laguntzailearen bigarren pausoan grafiko-mota hautatu behar da:

6.- Hurrengo pausoan mota gehiago zehazteko eskatzen da. Aurreko pausoan hautatu denaren arabera, orain aukera desberdinak eskainiko dira:

7.- Grafiko-mota zehaztutakoan, behin-behineko grafikoa egiten du hautaturiko datuekin: